ES CA EU GL VA EN
Mapas Previsión y Tiempo Real
OPPE logo
OPPE logo

Inicio de sesión


OPPE logo
Oficina de Información
Avda. del Partenón, 10 - 28042 Madrid - España
Tel: +34 915245500 - Fax: +34 915245501
Webmaster
Para cualquier duda técnica sobre este sitio web póngase en contacto con nosotros:
webmaster@puertos.es
Contacto para Medios
  • Jefe del Gabinete de Prensa
    Emilio Gómez Fernández
    Tlf.: 91.5245517
    egomez@puertos.es
  • Técnica del Gabinete de Prensa
    Elena Morales Sanz
    Tlef.: 91.5245517
    emorales@puertos.es
Formulario de Contacto




OPPE logo
Buscar:

 

Skip Navigation LinksPuerto.es · Hasiera · Informazio Orokorra · Kalitate-konpromisoa · Itsas-nabigaziorako laguntzak - Kalitatea (Q-AtoN)
A
A

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​ayuda-back.jpg​​​

Itsas-nabigaziorako laguntzak - Kalitatea (Q-AtoN)

ITSAS-NABIGAZIORAKO LAGUNTZA-ZERBITZUAREN KALITATEAREN KUDEAKETA-SISTEMA

Kalitatea kudeatzeko metodologiak zerbitzua ematea egituratzeko modua ematen du, prozesuak dokumentatuz, adierazleak ezarriz, erabiltzaileen pertzepzioa jasotzeko inkestak eginez, hori guztia ere etengabeko hobekuntza helburu hartuta.

Horretarako, esparru honetan, Puertos del Estado-k, Nabigaziorako Laguntzen Sailaren bitartez, kalitate-sistemak ezartzea bultzatzen du  eta baita, oro har, zerbitzua ematea neurtzeko eta hobetzeko aukera ematen duen metodologia egituratu oro ere, interesdunen (stakeholder-en) kontsulta-faseari garrantzi berezia emanez.

Kalitatearen Erreferentzialen edota Zerbitzu-karten moduko tresnek nabigaziorako laguntza-zerbitzua emateko kalitate-adierazle propioen jarraipena errazten dute, baita horien eboluzioa aztertzea ere, kalitate-laburpenen bitartez. Horietan erabiltzaileen iritzia ere aintzat hartu da, inkestak eta parte hartzeko bestelako moduak erabiliz.

Gure Xedea eta Ikuspegia

Puertos del EstadorenXEDEA , alor honetan,:

  • Itsas-nabigazioari laguntzeko sistema nazional bat eskura izatea da, zonalde bakoitzean eta une bakoitzerako identifikatutako trafikoen eta arriskuen arabera diseinatua eta berrikusia, nabigatzaile-mota ezberdinetarako.
  • Kalitate-maila betetzea, ikuskapena burutzea eta itsas-nabigaziorako laguntzen arloko prestakuntza, ikerkuntza, garapena eta berrikuntza indartzea errazteko beharrezkoak diren estandarrak garatzea. Guztia ere ahal besteko nazioarteko koordinazio-mailan.
  • Nabigatzaile-mota ezberdinei ematen zaien zerbitzuaren kalitate-maila minimoan betetzen direla bermatzea, zerbitzu horiek ematen dituen hornitzailea edozein izanik ere. 

IKUSPEGIA: Itsas-nabigaziorako laguntzen arloan Bikaintasun-zentroa izatea da. 

Kalitate-sistemaren dokumentuak (Q-AtoN)

Kalitatezko kudeaketa garatzean, legea zorrotz betetzeaz gainera, Puertos del Estado-ko Nabigaziorako Laguntzen sailak, hainbat Portuetako Agintaritzekin batera, Erreferentzial Generiko bat burutu dute, Portuetako Agintaritzek berariaz gara ddezaten edo bere kalitate-sistema propioetara gehitu dezaten. 

Puertos del Estado-k bere zerbitzuaren kalitaterako Erreferentzial espezifiko propioa garatu du, itsas-nabigaziorako laguntzen arloan, baita Zerbitzu-karta ere, hainbat adierazle definitzen dituen administrazio publikoetarako ezarritako ereduari jarraiki.