ES CA EU GL VA EN
Mapas Previsión y Tiempo Real
OPPE logo
OPPE logo

Inicio de sesión


OPPE logo
Oficina de Información
Avda. del Partenón, 10 - 28042 Madrid - España
Tel: +34 915245500 - Fax: +34 915245501
Webmaster
Para cualquier duda técnica sobre este sitio web póngase en contacto con nosotros:
webmaster@puertos.es
Contacto para Medios
  • Jefe del Gabinete de Prensa
    Emilio Gómez Fernández
    Tlf.: 91.5245517
    egomez@puertos.es
  • Técnica del Gabinete de Prensa
    Elena Morales Sanz
    Tlef.: 91.5245517
    emorales@puertos.es
Formulario de Contacto




OPPE logo
Buscar:

 

Skip Navigation LinksPuerto.es · Hasiera · Finantza-datuak · Portu-sistema
A
A

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

Portu-sistema

Datu ekonomikoak

Informazio hau Portu Sistemako Erakunde Publiko guztietarako datu homogeneoekin gauzatu da; horietan guztietan kontabilitate-irizpide eta printzipio berberak aplikatuz lortu dira eta hala behar duten Portu Agintaritzetako banakako kontuetan beharrezkoak izan diren birsailkapenak egin dira. Atxikitako urteko kontuetako guztizkoei "agregatu" deritze, izan ere, erakunde horien arteko eragiletek berezkoak dituzten kontsolidazio-doiketak badauzkate ere, ez dituzte sozietate kontsolidagarriak barne hartzen. Partaidetutako konpainiak eskuratze-kostuan kontabilizatuta daude, beharrezkoak diren narriatzeak kenduta.
 
Portu-sistemako 2015eko ekitaldiko Emaitza kontsolidatuak 202 milioi euroko irabazia ekarri du.
 
Espainiako portu-sistemako ustiapen-emaitza kontsolidatuek, 2015 urtean, 215 milioi euroko irabaziak agertu dituzte. Eskudiruak eta baliokideek 20 milioi € behera egin dute, ustiapen-jardueren eskudiruzko fluxu positiboak (+509 milioi) inbertsio-jardueretako fluxu negatiboak (-404 milioi) eta finantzaketakoak (-125 milioi) baino txikiagoak izan direlako.
 
Maniobra Fondoa 1.117 milioi eurora heldu da ekitaldia ixtean eta ekitaldian 2 milioiko aldakuntza negatiboa izan du, aurrekontuan aurreikusitako beherakada baino askoz ere txikiagoa (-253 milioi).

Ekitaldiko gertakizun nabarmenak

Benetako datuen eta aurrekontuan jasotako datuen arteko alderaketa 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legean jasotzen den 2015eko ekitaldiko aurrekontuarekin egiten da. Hala ere, ekitaldian zehar, eta TRLPEMM-aren 38.2. artikuluari jarraiki, banakako ustiapen- eta kapital-aurrekontuetan barneko aldaketak egiten dira, kopuruak handiagotu gabe eta Puertos del Estado-ri jakinarazita, baita Puertos del Estado-k onetsitako Banakako Inbertsio-planetako aldaketak ere. Aldaketa horiek, neurri batean, aurrekontuen hainbat desbiderapen justifika ditzakete, baina ez dira Txosten horretan jasotzen diren aurrekontuetan agertzen. Aurrekontu horietan, gainera, Portuetako Agintaritzek eta Puertos del Estado-k Portuen arteko Konpentsazio-funtsetik jaso eta eman beharreko behin betiko kopuruak jasotzen dira, 2015eko abenduaren 10ean egindako Funts horretako Banaketa Batzordearen bilkuran onetsi bezala, baita Puertos del Estado-ri egin beharreko ekarpenak ere, TRLPEMM-aren 19.b) artikuluari jarraiki. Horrek Erakunde Publiko bakoitzeko banakako aurrekontuen datuetan aldaketa txiki bat dakar, ekitaldiko emaitzarekin, eragiketetatik datozen baliabideekin eta eskudiruzko fluxuen aldakuntzarekin alderatuta, baina ez dio portuetako sistemaren guztizkoari eragiten.
 
2014. ekitaldiko alderaketa-informazioari dagokionez, Portuetako Agintaritzek 2015eko informazioarekin batera igorritakoari dagokio, eta 2014ko ekitaldiari buruzko Txostenean ageri diren datuekin alderatuz ezberdina izan daiteke. Hala, Valentziako Portuko Agintaritzak egindako akatsen zuzenketa nabarmendu beharra dago, Kontabilitate Plan Nagusiaren 22. Erregistro eta Balorazio Arauari jarraiki; horrek 2014ko ekitaldian 14 milioi euroko hazkundea dakar, eta 14-12-31an pilatutako Emaitzek 42 milioi behera egitea.

Galera eta irabazien kontua

Galera eta irabazien kontua 204 milioi euroko mozkinak agertzen ditu, zergen aurretik, hau da, %2,9ko beherakada 2014arekin alderatuta.
 
Negozio-zifraren zenbateko garbia 1.045 milioi eurora heldu da 2015ean, 2014ko fakturazioarekin alderatuta %4,0 gora eginez eta aurrekontuaren %104,0 burututa; portuetako trafikoa, aldiz, %4,3 igo da.

Egoera-balantzea

Estatuaren titulartasuneko portu-sistemaren 2015eko egoera-balantzeak 14.435 milioi euroko guztizko aktiboak dauzka eta horietatik 12.878 milioi aktibo ez-korronteari dagozkio (guztizko aktiboaren %89,2). 2015ean sistemaren ondare- eta finantza-sendotasunari eutsi zaio, termino kontsolidatuetan, zorpetze-maila txikiagotuz eta palanka-efektu moderatuarekin (Ondare garbia aktibo ez-korrontearen %79,6 da); aldiz, aktibo korronteak (saltzeko dauden aktibo ez-korronteak kenduta) pasibo korrontea gainditzen du 1.117 milioi euro baino gehiagoan.

Eskudiru-fluxuen egoera

Ekitaldian zehar "eskudiruak eta baliokideek" 20 milioi euroan behera egin dute eta ekitaldiaren amaieran 476 milioira heldu da, ekitaldia abiatzeko uneko 496 milioien aldean.
 
Ustiapen- (+509 milioi), inbertsio- (-404 milioi) eta finantzaketa-jardueren (-125 milioi) eskudiru-fluxuak kontuan hartuta, 2015eko ekitaldian eskudiru eta baliokideen saldoa murriztu egin da, 20 milioi euroan, aurreko urteko 34 milioi urteko murrizketaren aldean eta 18 milioi euroko beherakada aurreikusten zuen aurrekontuaren %11 burututa.

Finantzaketa-koadroa

2015eko ekitaldiaren amaieran, portu-sistema osoko Maniobra-funtsa 1.117 milioi euroan dago. Ekitaldian 2 milioiko aldakuntza negatiboa gertatu da; aurrekontuan, aldiz, 253 milioiko aldakuntza negatiboa espero zen.  
 
Jatorriei dagokienez, "eragiketetatik datozen baliabideak" (Cash-Flow) 495 milioi eurokoak izan dira, aurrekontuan ezarritako kopurua baino %16,1 handiagoak. Diru-laguntza, dohaintza eta kapital-lagapenen sorkuntzak (Europar Batasunetik datozen FEDER eta Kohesio Funtsetakoak, batez ere) 141 milioi eurora heldu dira.
 
Aldiz, Baliabideen aplikazioei dagokienez, aktibo ez-korrontearen altak nabarmendu daitezke: oro har, 660 milioi eurora heldu dira (itzulitako kontzesioetako 24 milioiak barne), hau da, aurrekontuaren %65,3ko gauzatze-maila (1.010 milioi euro), aurreko ekitaldiko gauzatze-maila baino pixka bat txikiagoa (%64,7koa izan baitzen).