ES CA EU GL VA EN
Mapas Previsión y Tiempo Real
OPPE logo
OPPE logo

Inicio de sesión


OPPE logo
Oficina de Información
Avda. del Partenón, 10 - 28042 Madrid - España
Tel: +34 915245500 - Fax: +34 915245501
Webmaster
Para cualquier duda técnica sobre este sitio web póngase en contacto con nosotros:
webmaster@puertos.es
Contacto para Medios
  • Jefe del Gabinete de Prensa
    Emilio Gómez Fernández
    Tlf.: 91.5245517
    egomez@puertos.es
  • Técnica del Gabinete de Prensa
    Elena Morales Sanz
    Tlef.: 91.5245517
    emorales@puertos.es
Formulario de Contacto




OPPE logo
Buscar:

 

​​​​​​​​medioambt-back.jpg

ESPO

ESPO ingurumen-jokabideko kodea


Europako Itsas Portuen Batzar Nagusiak, ESPO ingelesezko siglatan, 1994an argitaratutako lehen Kodea aldarazten duen Ingurumenerako Jokabide Kodea onetsi zuen 2003ko apirilean, EBko araudi-aldaketetan eta portuen sektoreak portuetarako politika jasangarrien garapenean lortutako aurrerapenean oinarrituta.


Portuen garapen eta kudeaketa jasangarria ezinbesteko bilakatu dira hainbat arrazoirengatik. Gizarteak, alderdi interesdunek eta bezeroek garapen jasangarria beharrezkotzat jotzen dute, portua tokiko ekonomian hobeto onartzeko. Geroz eta gehiago, ingurumenari buruzko legeriak modu jasangarrian aritu daitezen eskatzen diote portuetako Zuzendaritzari. Gainera, portuek ere ingurumen-jokabide egoki bat argudio komertzial sendoa izan daitekeela ulertzen dute.


Kode berriak portuen sektorearen konpromiso kolektiboa berresten du, bere hiru dimentsiotan :(soziala, ekonomikoa eta ingurumenari buruzkoa) garapen jasangarriari ekarpena egiteko, eta portuen sektorea bere ingurumen-jokabidean hobetzen ari dela frogatzen du.


Europako portuak desberdinak dira euren artean, alderdi askotan: :jabetza, egitura ekonomikoa, jarduerak eta ingurumenarekiko ardura: Portuetako zenbait erakundek portu-eskualde osoaren kudeaketa dute beren esku eta, batzuetan, aldi berean portu-enpresetako jabeak dira (kargak manipulatzen dituztenak barne); beste zenbait, aldiz, portuko gunearen errentatzaileak besterik ez dira, edo portuaren ustiapenerako funtzio mistoak dituzte. Batzuetan portuko gunea kudeatzeko ingurumen-baimenak betetzeari begiratu behar zaio, eta beste batzuetan ez. Baimen horiek konpainiei eragiten diete, ia kasu guztietan.


Baina alderdi interesdunek, askotan, sistema bakartzat jotzen dute portuko gunea. Portuko zuzendariarekin aritu behar dutela uste dute, zonalde horretan gertatzen den edozein ingurumen-auzirako, nahiz eta ardura zuzenik ez izan. Portuetako Administrazioak bere gunean burutzen diren jardueren gaineko ardura zuzenik ez izan arren, badu nolabaiteko ardura jendearen aurrean, eta Ingurumen Erantzukizunari buruzko Zuzentarauak hori indartu egiten du.


Hortaz, ESPOk Portuetako Administrazioei aholkatzen die, ingurumenaren inguruko ardurarik izan ala ez, Ingurumen Jokabide Kode hori erabil dezaten, ingurumenari loturiko gaiak kudeatzeko modua emango dieten tresnak garatzeko laguntza gisa. Horrek portuak hartzen dituzten erkidegoetan erabat integratzeko ekarpena egingo du.


Kodeko I. Atalak EBko portuen sektorean bete beharko lituzkeen 10 helburu ezartzen ditu (Ingurumen Politikarako Kodea). Kodeko II. Atalak portuen sektoreak azken urteotan ingurumenari lotuta lortu duena azpimarratzen eta politika Europarren testuingurua aipatzen du (Portuetako Politikaren Aurrekariak). Kodeko III. Atalak ingurumenari buruzko legeriaren ikuspegia azaltzen du (egungoa eta etorkizunekoa), portuetan izango duen efektuak, eta Portuetako Administrazioek araudi europarrak burutzea kudeatzeko Zuzentarauak, "Ingurumen Politika Kodean" azaltzen diren printzipioei erreparatuta (Gomendatutako ingurumen-jardunbideen eskuliburua). Azkenik, Kodearen Eranskina ingurumen-politiken eta Zuzentarauen Bibliografia da, eta ESPOren webgunean dago eskura.


Hegaztiei (79/409/EC) eta Habitatari (92/43/EEC) buruzko Zuzentarauak aplikatzeko kodea. ESPO


2007ko otsailean argitaratutako kode honek portuen kudeaketan aipatutako Zuzentarauetan azaltzen diren babes-neurriak integratzeko jarraibideak eta gomendioak jasotzen ditu.