ES CA EU GL VA EN
Mapas Previsión y Tiempo Real
OPPE logo
OPPE logo

Inicio de sesión


OPPE logo
Oficina de Información
Avda. del Partenón, 10 - 28042 Madrid - España
Tel: +34 915245500 - Fax: +34 915245501
Webmaster
Para cualquier duda técnica sobre este sitio web póngase en contacto con nosotros:
webmaster@puertos.es
Contacto para Medios
  • Jefe del Gabinete de Prensa
    Emilio Gómez Fernández
    Tlf.: 91.5245517
    egomez@puertos.es
  • Técnica del Gabinete de Prensa
    Elena Morales Sanz
    Tlef.: 91.5245517
    emorales@puertos.es
Formulario de Contacto




OPPE logo
Buscar:

 

Skip Navigation LinksPuerto.es · Hasiera · Ingurumenarekiko Konpromisoa · Ingurumen-Jardunbide Egokien Gida
A
A

​​​​medioamb2-back.jpg

Ingurumen-Jardunbide Egokien Gida

Portu bateko jarduera gehiena Portuetako Agintaritzek emandako lizentzia, baimen edo emakiden bitartez bertan aritzen diren enpresa pribatuek egiten dute. Titulu horiek enpresei portuan aritzeko modua ematen diete, eta aldi berean egindako jarduera eta baimendutako portuaren erabilera-mota ere arautzen dute.

Azkenik, Portuetako Agintaritzak operatibaren ingurumen-jardunean duen eragina ez da zuzena, eta inguruarekiko errespetuzkoak diren baldintzak ezarriz garatzen da, bai portuetako ordenantzetan, bai portuan aritzen diren enpresen jarduna arautzen duten lizentzietan eta baimenetan.

Hala ere, portuan aritzen diren enpresen ingurumen-kudeaketa hobea bultzatzeko orduan, Portuetako Agintaritzek, administrazio-erregulaziorako mekanismoez gain, pizgarri ekonomikoko mekanismoak ere badauzkate. Adibidez::

• Jarduera-tasetarako hobariak.  Portuko Agintaritzarekin hitzartutako Jardunbide Egokien hitzarmenak sinatu eta betetzen dituzten operadoreei ematen zaizkienak.

• Emakidaren epearen aurreikusi gabeko luzapenak. Portuetako operazioen ingurumen-kalitatea hobetzeko interesgarriak diren  inbertsioak egiten dituzten operadoreei ematen zaizkienak"“.

Testuinguru horretan, Estatuko Portuek Portuetako Agintaritzekin eta Portuetako Operadoreekin batera garatutako Jardunbide Egokien Gidaren helburua portu-sistema osoaren operazioen ingurumen-jardun egokiagoa bultzatzeko ekimenak sistematizatzeko eta harmonizatzeko modua emango duten erreferentzia-esparru komun bat eskaintzea da.

Gaur egun honako gida hauek daude eskura, orrialde honetatik bertatik.

• Ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzeko jardunbide egokien gida.: Portuetako enpresetan ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzeko gomendioak ematen ditu. Gomendio horien helburua kudeketa-sistemak egokitzea da, bai portuko operatibaren berezitasunak, baita operadoreak Portuko Agintaritzarekin izenpetu ditzakeen jardunbide egokien hitzarmenak egiaztatzeko beharrak ere.

Solido solteen manipulaziorako jardunbide egokien gida.: Gida honek operazioetarako eta ekipoen zuzkidurarako jardunbide egokiei buruzko gomendioak ematen ditu. Helburua solido solteen manipulazioari loturiko ingurumen-inpaktuak kontrolatzen laguntzea da, kudeaketa-eskema malgu baten bitartez, gure portuetan aurkezten diren inguruaren operazio-eskema, ekipamendu, jarduera-maila eta kalteberatasun-maila guztiak aintzat hartuta.