ES CA EU GL VA EN
Mapas Previsión y Tiempo Real
OPPE logo
OPPE logo

Inicio de sesión


OPPE logo
Oficina de Información
Avda. del Partenón, 10 - 28042 Madrid - España
Tel: +34 915245500 - Fax: +34 915245501
Webmaster
Para cualquier duda técnica sobre este sitio web póngase en contacto con nosotros:
webmaster@puertos.es
Contacto para Medios
  • Jefe del Gabinete de Prensa
    Emilio Gómez Fernández
    Tlf.: 91.5245517
    egomez@puertos.es
  • Técnica del Gabinete de Prensa
    Elena Morales Sanz
    Tlef.: 91.5245517
    emorales@puertos.es
Formulario de Contacto




OPPE logo
Buscar:

 

A
A

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

Ekimenak eta proiektuak

Puertos del Estado-k Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza-proiektu multzoa abiarazi du, Portuetako Agintaritzei bere jardueren ondorio diren ingurumen-efektuak saihesteko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren tresnak emateko. Horien artean hauek nabarmendu daitezke::


HADA proiektua

HADA proiektuak (Ingurumen Diagnosirako Tresna Automatikoaren gaztelaniazko siglak), Huelva, A Coruña, Santander, Bilbo, Bartzelona, Tarragona, Valentzia eta Cartagenako portuetan airearen kalitatearen diagnosia eta iragarpena egiteko tresna ezarri du, kutsadura atmosferikoko kasuetan erabakiak hartzeko laguntza-sistema batekin, partikula esekien eta sedimentagarrien arazoari arreta berezia emanez. Bilboko portuan soinu-maila kontrolatzeko metodologia ere ezarri zen.


Proiektu horren iraupena hiru urtekoa izan zen, eta 2005eko ekainaren 30ean amaitu zen. 2.362.618 euroko kostua izan zuen guztira, eta Europar Batzordearen 808.145 euroko diru-laguntza jaso zuen.


HADA proiektua ezarritako helburuetara egokitu da. Proiektuaren barruko zazpi portuetan airearen kalitatea kontrolatzeko estazioak instalatu dira; estazio bakoitzak sufre-dioxido aztergailu bat dauka, nitrogeno-oxido aztergailu bat, karbono-monoxido aztergailu bat eta PM10 partikula hargailu bat. Sei estazio meteorologiko ere jarri dira beste hainbeste portutan, monitorizazio akustikoko bi terminal Bilboko portuan, bolumen altuko partikula hargailu bat Tarragonako portuan eta partikulen laser espektrometro eta BTX monitore bana Bartzelonako portuko estazio mugikorrean.


Zenbakizko modelizazioari dagokionez, portuetako solido solte-operazioetako PM10en isurpen-ezaugarriak aintzat hartzen dituen partikulen dispertsio-eredu bat garatu da, partikula sedimentagarrien metaketa simulatzen duen modulu batekin. PM10 partikulen eta partikula sedimentagarrien isurpen-tasak emateko gai den isurpen-eredu bat ere diseinatu da, mugitzen den materialaren, erabilitako manipulazio-teknologiaren, arintze-neurrien eta baldintza meteorologikoen arabera.


Tarragonako portuan eman diren kanpainen bitartez, kimikoki, morfologikoki, granulometrikoki eta mineralogikoki clinker, tapioka, fosfatu, soia-irin, pirita-errauts, manganeso-mineral, coke-ikatz, siliko-manganeso fin, alpapa, harrikatz, andaluzita, arto eta mandiokaren karga eta deskarga-operazioetatik lortutako laginak ezaugarritu dira. Halaber, portuetako operazioen ondorioz atmosferara botatako isurpenak arintzeko edo zuzentzeko neurriei buruzko azterketa zorrotza ere egin da, ingurumen-bideragarritasuna, teknikoa eta ekonomikoa aztertuz. Azkenik, eskura dagoen informaziotik abiatuta erabakiak hartzeko laguntza emateko metodo objektiboa garatu da, jatorria nasetan edo portuko landetan solido solteak manipulatzean duten kutsadura atmosferikoko balizko gorabeheren aurreko erantzunik egokienari buruzko iradokizun arrazoitu eta berehalakoa.


 

Ingurumen-instrumentaziorako planak

Portu komertzial handien barruan egindako eragiketek atmosfera- eta itsas-kutsadura gorabeherak sor ditzakete, Portuetako Agintaritzek beren gain hartu behar dituzten ingurumen-babeserako helburuak betetzeko saihestu eta kontrolatu behar direnak. Valentziako Portuko Agintaritzak lehentasunezko helburutzat jo du, bere enpresa-esparru estrategikoaren barruan, bere eskumen-esparruan burutzen duen portuetako jarduerarekin bat datorren ingurumen-politika garatzea. Ingurumen-politika hori, besteak beste, "Inguru atmosferikorako Portuetako Ingurumen Instrumentazio Plana proiektuan zehaztu da, Valentziako Portuan dagoeneko abian dena eta A Coruñako portuan ezartzen ari dena, ingurumenaren ardura dutenei partikulengatiko kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta kontrolatzeko elementuak emanez.


 

Neurri aringarrietako berrikuntza:haizearen kontrako hesiak diseinatzea

Puertos del Estado-k hitzarmena izenpetu du Madrileko Unibertsitate Politeknikoko "Ignacio Da Riva" Mikrograbitateko Unibertsitate Institutuarekin (IDR/UPM), Portuetan Materialak Haizetik Babesteko Hesiei buruzko Azterketari eta Aukeratutako Haizetik Babesteko Hesien Ezaugarriak Neurtzeko Tunel Aerodinamikoko Entseguei ekiteko helburuz, eremu horretako garapen berrienei erantzunez.


Haizetik babesteko hormek eta hesiek babes-elementu horietatik behera jotzen duen haizearen abiadura eta turbulentzia aldatzeko helburua dute, korronte geldo xamarreko gune bat ezarriz (birzirkulazio-burbuila). Bertan, haizearen batez besteko abiadura eta turbulentzia-agitazioko abiadurak jotzen duen haizearenak baino txikiagoak dira, oztopoa behar bezala diseinatu bada. Ingeniaritza zibilean izan ditzakeen aplikazioen artean, aire irekian gordetzen den harearen edo aridoen egonkortasuna dago. Portuetan biltegiratutako ikatz- edo hauts-itxurako solido solteen parkeen kasuan, egonkortasunak haizeak hautsa beste toki batzuetara barreiatzea saihesteko edo murrizteko balioko luke.


 

Portuko jardueren ingurumen-kontrolerako sistema estrategiko baten diseinua

Puertos del Estado-k hitzarmena izenpetu du Universitat de Valencia-Estudi Generalekin Portuetako Jardueren Ingurumenaren Kontrol Estrategikorako, portuetan egiten diren operazioetatik eratortzen diren balizko ingurumen-arazoak saihesteko edo arintzeko. Kudeaketa automatizatuko sistema horrek portuetako operazioen eta lanen Jarraipen eta Kontrol Sistemak (SSC, gaztelaniazko izenez), aldagai meteorologikoak eta esekitako partikulen kontzentraziokoak gomendatuko ditu lehenik, eta osatuko ditu geroago, lortutako datuetan oinarrituta portuetako jardueretatik datorren kutsadura-gorabeheren aurreko erabakiak hartzeko berehalako laguntza-sistema bat ezarriz.


 

Portuen inguruetako paisaia hobetzeko gida

Cerdá Institutuak egina eta Puertos del Estado-ren babesaz, portuak hirietako eta aldirietako inguruetan integratzeko aholkuak emateko helburu nagusia du.


Gida portuen garapen jasangarrirako erantzun goiztiarra da, alderdi sozialean eta ingurumenari loturikoan, hiriari loturikoa baino toki zabalagoa hartzen duena (portua-hiria integrazia), hondartzetako, paduretako eta estuarioetako ikuspegiak ere barne hartzen baititu.


 

Haizetik babesteko hesiak eta bestelako neurri aringarriak

Gidaliburu honek portu-inguruetako hauts-itxurako balen arazoaren deskribapen orokorra barne hartzen du, baita haizetik babesteko hesien eraginkortasuna ere, artifizialak edo landarezkoak izan. Eranskinetan jotzen duen haizea nola ezaugarritu eta baletatik, ibilgailuen zirkulaziotik eta haize-higadura industrialetik eratortzen den hauts-isurpenen kalkulua azaltzen dira.


 

Ingurumen-kudeaketa jasangarrirako portuetako adierazle-sistema (INDAPORT)

Puertos del Estado-k, Valentziako Portuko Agintaritzarekin eta IPEC Fundazioarekin batera, Portu-sistemaren Ingurumen Adierazle Sistema propioa garatu du.


Sistema honek, Europar Batasuneko adierazleei jarraiki, ezarritako ingurumen-helburuak betetzen direla arintasunez kontrolatzen eta jarraipena egiteko beharrezkoa den informazioa bermatzen du ezarritakoan, eta baita Portuetako Agintaritzek abiarazitako Ingurumen Politikaren eraginkortasuna bistaratzea ere.


 

ROM 5.1 – 05 Kostaldeko uren kalitatea portu-zonaldeetan

ROM Programaren barruan, Itsas-lanetarako aholkuak gaztelerazko izenez, ROM 5.1en barruan araudi-, metodologia- eta teknologia-alderdiak uztartzen dira, eta portuetako uren kalitatea kudeatzeko sistemak planifikatzeko eta garatzeko oinarrizko dokumentua izan nahi du.


 

Solido Solteen Manipulaziorako Jardunbide Egokien Gida

Puertos del Estado mota horretako operazioei loturiko alderdi nagusiak aztertuko dituen Gida bat egiten ari da, eta aholku teknikoak eta operatiboak ezarriko ditu balizko ingurumen-eraginak gutxiagotzeko.


Gida hori egiteko, interes orokorreko portu-sistema osatzen duten portuetan halako salgaiekin aritzen diren terminal nagusietako batzuen laguntza izan du.