ES EN
Mapas Previsión y Tiempo Real
OPPE logo
OPPE logo

Inicio de sesión


OPPE logo
Oficina de Información
Avda. del Partenón, 10 - 28042 Madrid - España
Tel: +34 915245500 - Fax: +34 915245501
Webmaster
Para cualquier duda técnica sobre este sitio web póngase en contacto con nosotros:
webmaster@puertos.es
Contacto para Medios
  • Jefe del Gabinete de Prensa
    Emilio Gómez Fernández
    Tlf.: 91.5245517
    egomez@puertos.es
  • Técnica del Gabinete de Prensa
    Elena Morales Sanz
    Tlef.: 91.5245517
    emorales@puertos.es
Formulario de Contacto




OPPE logo
Buscar:

 

Skip Navigation LinksPuerto.es · Hasiera · Giza Baliabideak
A
A

​​​​​​​​​

Giza-baliabideei buruzko politika

Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Testu Bategina onesten duen irailaren 5eko 2/2011 Errege Dekretu Legegilean ezarritako terminoetan, Portuko Agintaritzei dagokie autonomia-erregimenean bere eskuduntzapean diren portuen kudeaketa, eta Puertos del Estado-ri portu-sistemaren eraginkortasunaren koordinazioa eta kontrola.

 

Langileei buruzko eskumena Erakunde horietako gobernu-organoei dagokie, hau da, Kontseilu Zuzentzaileari Puertos del Estado-ren kasuan, edo Administrazio kontseiluei Portuko Agintaritzen kasuan, Lan eta Aurrekontuei buruzko Araudietan ezarritako mugekin bakarrik.


Puertos del Estado Erakunde Publikoko eta Portu Agintaritzetako langileak aplikagarri zaizkien Laneko Zuzenbideko edo zuzenbide pribatuko arauei atxikitako harremanaren bitartez lotuko zaizkie haiei. Hautaketa merezimendu eta gaitasun-printzipioetan oinarritutako sistemei jarraiki egingo da, eta zuzendaritzako edo konfiantzako langileen kasuan salbu, deialdi publiko bidez. Ordainsari- eta bateraezintasun-erregimena Aurrekontuen Lege Nagusiaren testu bategineko 6. artikuluak aipatzen duen Zuzenbide Publikoko Erakundeetako langileentzat oro har ezarritakoarekin bat etorriko da.


Portu-sistemako langileen egitura-eredua kolektibo hauetan banatzen da: Presidente bat, Zuzendari bat (Puertos del Estado-n ezik, lau dira-eta), Hitzarmen Kolektibotik baztertutako Langileak eta Hitzarmen Kolektiboan sartzen diren Langileak (indarrean dagoen hitzarmena 2005eko abenduaren 21eko Laneko Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenaren bitartez onetsitako II. 2004-2009 Hitzarmen Kolektiboa, 2006ko urtarrilaren 11ko EAO), 2015eko abenduaren 31 arte luzatua.


Hitzarmenetik Kanpo izendatutako langileei dagokienez, antzinako Portu Autonomoen (Bartzelona, Bilbo eta Valentzia) eta Algeciraseko Badiako Portuko Agintaritzaren salbuespenarekin, erregulazioa CECIR-ek 2000ko maiatzaren 31ko Ebazpen bidez onetsitako egitura eta ordainsariei buruzko "Ekintza Esparruan" oinarritzen da. Lanari dagozkion gainerako arau aplikagarriak Langileen Estatutuak eta banakako lan-kontratuan jasotako klausulek arautzen dituzte.